Edukinara joan | Menu naguzira joan | Ataletara joan

 Berriak

  •  Arantzazuko Parketxea

    2016ko Irailak 10

    Arantzazuko Parketxea

    Mendi irteera gidatua Oñatitik Arantzazura antzinako bidetik

    Irailak 18, goizeko 9etan Oñatiko Unibertsitate zaharrean

    Irailaren 18an Oñatitik Arantzazura oinez igoko gara, bidean zenbait datu eta leku interesgarri ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.  Olateko transformazio estazioa ezagutzeko aukera izango dugu bertako tekniko baten eskutik, Jaturabe eta Araotzeko urtegiak bisitatu, aurkitzen goazen baserriak ezagutu eta bidean zehar aurkituko ditugun beste erromesbideei buruz hitz egingo dugu.

    Irteera Oñatiko Unibertsitate zahar aurrean izango da goizeko 9etan, prezioa 3€koa da. 12 bat kilometroko ibilbidea izango da, 500mko desnibelarekin. Arropa erosoa eta mendiko oinetakoak eramatea gomendatzen da.

     Arantzazutik Oñatira bueltatzeko igandetako orduroko ohiko autobus zerbitzua erabil daiteke.

    Izen ematea eta informazioa     943782894         - arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

    El 18 de septiembre subiremos desde Oñati a Arantzazu caminando, será una oportunidad inmejorable de conocer estos lares y algunos datos muy interesantes que iremos explicando. Se visitará la estación de transformación de Olate, las presas de Jaturabe y Araotz, podremos conocer los caseríos que nos vamos encontrando y hablaremos de otras vías de peregrinaje que nos encontraremos por el camino.

    La salida será desde delante de la antigua Universidad de Oñati  a las 9 de la mañana, el precio es de 3€. El recorrido consta de 12 kilómetros aproximadamente con 500m de desnivel. Se recomienda llevar ropa cómoda y calzado de montaña.

    Para volver a Oñati se podrá utilizar el servicio habitual de autobuses que enlazan cada hora Arantzazu y Oñati.

    Inscripción e información           943782894          - arantzazu@mendizmendi.net

    ·Ordua:
    goizeko 9etan
    ·Tokia:
    Oñatiko Unibertsitate zahar aurrean
    ·Informazio gehiago:
    https://parketxesarea.org/
  • lurrari kasu eginaz

    2014ko Ekainak 16

    Aiako Harria Parke Naturala

    EKAINAK 22, "LURRARI KASU EGINAZ" IBILALDI GIDATUA

    Akola inguruan egingo den ibilbide gidatu honetan naturaren osoko ezagutza bultzatu nahi da. EZAGUTZA-MAITASUNA-ZAINTZA oinarritzat hartuz, egunerokotasunean natura ezagutzearen "erabilgarritasuna" azpimarratuko da. Horretarako, nekazariek eta abeltzainek ingurunearen ezagutza nola erabili duten erakutsiko da.

    - Abiapuntua : Larre-Gain sagardotegia (Hernani)
    - Hasiera ordua: 11:00etan
    - Nori zuzendua: helduei
    - Gidaria: Luis Mari Zaldua
    - Hizkuntza : euskara
    - Iraupena : 2 ordu eta erdi
    - Prezioa: 5€
    - Erreserba egitea gomendatzen da: 943 49 50 69 / 943 49 45 21 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

    ·Informazio gehiago:
    www.parketxesarea.org
  • Jentilbaratza Atauniker

    2014ko Maiatzak 12

    Aralar Parke Naturala

    JENTILBARATZARA IBILALDI GIDATUA

    Joxemiel Barandiaran jaio zela aurten 125. urteurrena denez, ATAUNIKER elkarteak ORKLI, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Lurra (Marron) eta udalaren laguntzaz, bere lehen ikerketa egin zuen lekura -JENTILBARATZA gaztelua- ibilaldi gidatua antolatu du.


    1916ko udan aurkitu zituen Jentilbaratzan Nafarroako gaztelu izandakoaren aztarnak; ez ordea, jentilen inolako aztarrenik.


    Ingurukoek egun horretan esan ziotenez, jentilak ehortzita dauden lekuak Aralarren zeuden eta haraxe abiatu zen biharamunean.


    Horrelaxe ekin zion, konturatu ere egin gabe, bizitzan zehar egin zuen ibilbide luzeari.


    Hori gogoratzeko eta, bide batez, bere ekarpena eskertzeko antolatu da ibilaldi gidatu hau.


    ATAUNIKER kultur elkartea

  • narrastiak

    2014ko Maiatzak 12

    Aralar Parke Naturala, Lizarrustiko Parketxea

    ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

    Datorren igandean, maiatzak 18, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak aukera ezin hobea eskaintzen du Aralarren aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

    Jarduera Ataungo Lareoko urtegian egingo da 11:00etan. Irteera puntua Lizarrustiko Parketxea izango da, eta handik abiatuko da ibilaldia goizeko 10:00etan. Nahi duena autoz gerturatu daiteke Lareoko urtegira, baina mendi bidea denez gero antolatzaileekin aurrez harremanetan jartzea gomendatzen da. 11:00etan Lareoko urtegian hasiko da jarduera eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora-behera. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta Lareoko inguruetan egingo da.

    Adin guztientzat dago pentsatua jarduera hau, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da.

    Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

    Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

    Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

    Helduentzat 5 euroko prezioa izango du eta 12 urtez azpikoek eta taldeek berriz, 3 euro ordainduko dute.

  • aralar

    2014ko Apirilak 30

    Aralar Parke Naturala

    Amezketako saroiak Aralarren

    Datorren maiatzaren 11ean, igandez, Amezketako Buruntzunzin mendi elkarteak, urtero ospatzen duen mendiko astearen barruan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eta Club Vasco de Camping-en laguntzarekin, mendi-irteera gidatua antolatu du Amezketak Aralarren dituen saroiak ikusteko.

    Txangoa goizeko 9etan hasiko da Amezketan, Aralarko sarreran dagoen Beratzeagako aparkalekutik. Jarduerak 6 bat ordu iraungo ditu eta Beratzeagako aparkalekura itzulera arratsaldeko 4etarako aurreikusita dago.

    Joan eta etorri 10 bat kilometro dituen ibilbidean zehar, LM Zaldua Etxaberen gidaritzapean, Arritzaga, Zotaleta, Aintzizegi eta Pardelutseko saroiak ikusiko dira, Amabirjiñarriraino iritsi ondoren, itzulera hasteko. Tumulu eiteko etxola hondoei eta abeltzaintzarekin zerikusia duten beste hainbat eraikini ere erreparatuko zaie.

    Antolatzaileek oinetako zein jantzi egokiak, ogitartekoa eta edaria eramatea gomendatzen dute. Ibilbidea ez da zaila, baina luzera dela eta, parte hartzeko gutxieneko adina12 urtekoa da.

    Txangoa ahalik eta hoberen kudeatze aldera, antolatzaileek joateko asmoa dutenei aldez aurretik izena eman dezaten erregutzen diete, 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua idatziz. Irteera dohainik izango da.

    ·Ordua:
    9:00
    ·Informazio gehiago:
    http://parketxesarea.org/2014/04/30/zatoz-amezketako-saroiak-ezagutzera/
  • gazta dastaketa

    2014ko Martxoak 06

    Arditurriko Parketxea-Parque Natural Aiako Harria

    ARTZAINTZAREN IRAGANA ETA ORAINA, ARTISAU GAZTAREN DASTATZE GIDATUA ARDITURRIN

    Datorren igandean, martxoak 16, gazta dastatze gidatua antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Ramon Lizeaga gaztagilea, antzinako errezeten errekuperazioan aditua, izango da gidaria. Artzaintzak gure inguruan eta kulturan izan duen garrantzia ezagutuko dugu.

     

    Lekua: Arditurriko Parketxea (Oiartzun)

    Ordutegia: 11:00-12:30

    Prezioa: helduak 8€ eta haurrak (5-12 urte) 5€

    Oharra: Plazak mugatuak dira

     

    Informazioa eta erreserbak:

    943 495069 / 943 670637

    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

    www.parketxesarea.org

  • Txarri-Jaia, kartela

    2014ko Otsailak 22

    Aizkorri-Aratz Parke Naturala. Arantzazu Parketxea

    TXARRI-JAIA, ARANTZAZU PARKETXEAN

    Basoa eta txerria. Gure ohituren ardatzak

    Deskribapena: Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak, biak lankidetzan, eta Arantzazu Gaur Fundazioak, azken hau laguntzaile izanik, txerriaren inguruko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi hau ere balio naturalak eta kulturalak bat eginez antolatu da. Natura aldetik Aizkorri-Aratz Parke Naturalak duen paisaia eder honi erreparatuko diogu. Oraingo honetan gogoratuz ia oraintsu arte inguruko txerriak bertan hazten zirela, basoak ematen zituen fruituaz, ezkurraz eta pagotxaz besteak beste. Mendiz-mendi, udazkenean txerriak nagusitzen ziren gure mendietan; mendez-mende txerria gure ohituretan, gastronomian, eta kulturaren beste alorretan ere, egoki errotu da.
    Oraingoan ere Arantzazuko Jatetxeek, laguntzaile gisa, parte hartuko dute. Beraz hitzaldiaren ostean, Arantzazu zirkuitoan zehar, jatetxe bakoitzean txarripoteoa dastatzeko aukera emango da. Txarripoteoaren prezioa, 1,5€koa da, edaria eta pintxoa, biak barne direlarik.

    Eguna: Otsailaren 22a

    Ordua: 18:00etan

    Lekua. Arantzazu Parketxea_Gandiaga Topagunea

    Prezioa: Dohan

    Izena ematea eta informazioa gehiago:

    ARANTZAZU PARKETXEA

    Tel: 943782894

    email: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

    ·Ordua:
    18:00etan
    ·Tokia:
    ARANTZAZU PARKETXEA
  • taloa

    2013ko Abenduak 23

    Aralar Parke Naturala. Barandiaran Museoa

    Taloak Barandiaran Museoan: urtea aho zapore onarekin buka dezagun!

    Urtea aho zapore onarekin bukatu asmoz, Talo tailerrak antolatu dira Barandiaran museoaren inguruan, Ataunen. Arto-lana ezagutzeko aukera paregabea da honakoa. Jose Migel Barandiaranek jasoriko hainbat kontakizun entzungo dira eta Euskal Herrian artoak eta taloak izan duten garrantziaz jabetzeko parada izango da. Errotatxo izeneko errotan arto aleak aletu eta irina egingo da, errotaren funtzionamendua zein den ikusiz. Jarraian irinarekin norberak bere taloa egiteko aukera izango du eta nola ez, hura dastatuz amaituko dugu tailerra.

    Abenduaren 26, 27 eta 28an izango dira tailerrak, eguerdiko 12:00etan (aurre erreserba behar du) eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Egun horietaz gain urtean zehar edozein egunetan taldeek tailer hori gauzatzeko aukera ere izango dute, aurrez erreserba eginda. Mota guztietako publikoari dago zuzendua, familiak, lagun-taldeak, ikastaldeak, elkarteak, norbanakoak,...

    Prezioa: 5 euro pertsonako Prezio murriztua: 3 euro taldeak eta 12 urtez azpikoak

    Beraz, animatu eta hamaiketakorik gabe etorri!

    Informazio gehiago eta erreserbak:

    barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net/

    943 18 03 35 /943 67 06 37

  • txondorra

    2013ko Abenduak 12

    Arditurriko Parketxea -Aiako Harria Parke Naturala-

    LARUNBAT HONETAN OLENTZEROREN LAGUNTZAILEEK IKATZA ATERAKO DUTE ARDITURRIN

    Abenduak 14 larunbata

    17:00 Irrien Lagunak iritsiko dira Tren Berdean. Ondoren haur jolasak.
    18:00-19:00 Olentzeroren laguntzaileak jaitsiko dira eta ikatza aterako dute. Ateratako ikatza Albaolari emango zaio itsasontzia egiteko.
    Irrien Lagunak eta Olentzeroren laguntzaileak Tren Berdean itzuliko dira.

    Azaroaren 23tik abenduaren 14ra
    - Txondorra piztuta. Ikus entzunezkoak. "Txondorra egunez egun" argazki erakusketa.
    - Bisita gidatuak taldeekin (ordua aldez aurretik erreserbatuta).
    - 2012ko txondorraren bideo emanaldia.

    Abenduak 24 asteartea, 17:00etatik aurrera
    Olentzeroren etorrera Oiartzungo herriko plazara.Arditurriko ikatza herriko plazara helduko da.

    Informazio gehiago:
    Arditurriko Parketxea
    943 494521/943 495069
    arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
    www.gipuzkoamendizmendi.net

  • leku-izenak

    2013ko Abenduak 03

    Arditurriko Parketxea -Aiako Harria Parke Naturala-

    HIZKUNTZA-EKOLOGIA AIAKO HARRIAN: leku-izenak, ingurunearen aurkibide

    Ekintzaren deskribapena: Ibilbide gidatu honetan euskal leku-izenak baliatuko dira gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko. Arditurriko Parketxetik abiatuko den ibilbidean hizkuntza eta ekologia kontzeptuak landuko dira Aiako Harria Parke Naturalean topa daitezkeen hainbat leku-izen aztertuz.

    Data: abenduak 8
    Ordutegia: 10:30 - 13:30
    Gidaria: Luis Mari Zaldua
    Abiapuntua: Arditurriko Parketxea (Oiartzun)
    Hizkuntza: Euskara
    Prezioa: 5€ helduek eta 5-12 urte bitartekoa haurrentzat 3,00 €

    Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 494521/943495069 telefono zenbakietara deituta edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

mendiz-mendi mendez-mende sare sozialetan:

  • Facebook
  • Twitter
  • Gure Gipuzkoa
Kutxa Gipuzkoa