ARALAR

parke naturala

ARALAR parke naturala

Aralarko Parke Naturalak 10.971 hektareako azalera du eta, Ganbo mendiak (1.412 m) alderdi gipuzkoarraren sabaia osatzen du. Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da, eta kareharriz osatuta dagoenez, elementu horri loturiko leize, haitzulo eta lurrazpiko errekak jasotzen ditu. Parkearen azaleraren laurdena pagadiz estalita dago. Horien gehiengoak, Lizarrustiko gaina eta Balankaleku artean agertzen dira, Gipuzkoako pagadirik zabalena osatuz. Natura-ondarearen benetako harribitxia.

Kareharri eta pagadiekin batera, zelaien garrantzia ere aipagarria da, azkeneko 5.000 urteetan gutxienez, abereen bazkaleku izan baitira. Horregatik, artzaintzari loturiko kultura Aralarrekin bat dator: larreak, artaldeak, kortak, Jentilarriren moduko trikuharriak eta Idiazabal gazta. Paraje hauek eskainitako baliabideak anitzak izateagatik, beste jarduera batzuk ere garatu dira. Hala, meategiak eta baso-ustiapena ere oso garrantzitsuak izan dira.

Lizarrusti Parketxea

Lizarrusti-Barandiaran parketxe hedatua

·Tel:
LIZARRUSTI: 943582069 BARANDIARAN: 943180335 
·Email:
lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net 
·Web:
www.gipuzkoamendizmendi.net 

FITXA IKUSI

Natura

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Basoak eta larreak tartekatzen direneko ingurune honetan, garrantzi bereziko hainbat landare eta animalia-espezie topatu daitezke.

Bisoi europarra, basurdea edota orkatza, pagadi zabalen itzalpean ezkutatzen diren bitartean, sai arre, sai zuri, arrano beltz edo ugatzaren hegaldiek, zeruko lasaitasuna noiznahi apurtzen dute.
Gizakiaren eskutik iritsitako abereen presentzia ere ezin da baztertu, larreetako errege bilakatu baitira.

Kultura

Titulo: DSC_1726b  autor: goierritarra1  licencia: cc-by-sa

Aralar mendiak eskaintzen zituen baliabideak erakarrita, gizakiaren presentzia aspaldikoa gertatu da.

Lehendabiziko ehiztarietatik abiatuta eta egungo Idiazabal gazta ekoizten duten artzainetara heldu arte, geltoki ezberdinez osaturiko ibilbide luzea marraztu da. Monumentu megalitiko ugariez gain, inguru berezi honetan belaunaldiz belaunaldi garaturiko mito eta kondairek, inguruaren ondare aipagarrienetakoa osatzen dute.

  • Iruzkina

    2012eko Otsaila 24

    Bonito paseo

    EGILEA:
    Jesus Azkue Sarasua

    Siempre me han gustado los paseos que discurren junto a algun arroyo. Este es un claro ejemplo de ello. Se trata de un bonito paseo, corto, especialmente adecuado para hacerlo con niños. El frío de la mañana, el ruido del agua que discurre a nuestro lado y la niebla que con el calor se va levantando poco a poco han sido nuestros acompañantes. La zona de Arkaka es un lugar apacible que invita a estar un rato tranquilo. En definitiva, muy recomendable. Probablemente habrá mucha gente del Goierri que no lo conocerá. Desde aquí les animo a conocerlo. Agur. 

    IBILBIDEA:
    SL-Gi 2008. Amundarainerreka Bidea
  • Iruzkina

    2011eko Maiatza 10

    Aralar Parke Naturala

    EGILEA:
    Berde-Berdea

    Duela 120 milioi urte, egungo mendilerroa koralezko uharri handi bat zen, sakonera gutxiko urez estalia eta bioaniztasun handikoa: algak, koralak, arrainak... Duela 40 milioi urte inguru, eta bi plaken arteko talkak eraginda, Aralar sortu zen itsas hondotik aterata. Euriak, izotzak, haizeak... gogor eta etengabe higatu zuten Aralar, eta egitura karstiko zoragarriak eratu ziren. Mendukilo kobazuloa da fenomeno karstikoaren eredu aparta. Artzaintza antzinako jarduera da Aralarren. Antzinako artzai haien lekukotza dira guregana iritsi diren hainbat monumentu megalitiko: trikuharriak, menhirrak, harrespilak... Jentilarri da horietako bat, bikaina eta ondo iraun duena. Asko dira Aralarren bisita daitezkeen lekuak, baita egin daitezkeen ibilaldiak ere, esaterako, Arreitzagako erreka-zuloa edota trikuharrien ibilbidea. 

    ATALA:
    ARALAR
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 23

    Aralar

    EGILEA:
    Mejillon12

     Informazio gehiago

    ATALA:
    ARALAR
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 21

    Txindoki - Lazkaomendi

    EGILEA:
    Goierriturismo

     Informazio gehiago

    ATALA:
    ARALAR
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 03

    Sierra de Aralar

    EGILEA:
    Collagesmusicales

     

    ATALA:
    ARALAR
  • Iruzkina

    2011eko Otsaila 18

    Aralar

    EGILEA:
    Mikel Lizarralde

    Igaratza ingurua atzean. Informazio gehiago

    ATALA:
    ARALAR
  • 2011eko Otsaila 03

    Hontza Gaztelu

    EGILEA:
    IOSEBA

    Yo este monte lo conocía como Hontza Gaztelu. 

    IBILBIDEA:
    Larraitz-Ausa Gaztelu

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.