DEBA ZUMAIA

biotopoa

  • Sakoneta
    Egilea:
    ion markel
    Lizentzia:
    cc-by-nc-nd
  • Sakoneta eta Punta Mendata
    Egilea:
    jonlp
    Lizentzia:
    cc-by-nc-sa
  • Sakonetan
    Egilea:
    Barrutia
    Lizentzia:
    cc-by
  • flysch
    Egilea:
    Eider Fernandez
    Lizentzia:
    cc-by-nc
  • Flysch IV
    Egilea:
    Dorron
    Lizentzia:
    cc-by-sa
  • Itzurungo flysch efektua 08
    Egilea:
    Katukale
    Lizentzia:
    cc-by-nc-nd
  • Weekend at the farm on our first anniversary.
    Egilea:
    sagarmin
    Lizentzia:
    cc-by-nc-sa
  • Zumaiako itsaslabarrak
    Egilea:
    Paulo Etxeberria
    Lizentzia:
    cc-by-nc-sa
  • Zumaia - Flower on the cliffs
    Egilea:
    robert hextall
    Lizentzia:
    cc-by-nc-nd
  • Itzurun5
    Egilea:
    Orreaga
    Lizentzia:
    Cc-by-nc-sa

DEBA ZUMAIA biotopoa

Deba eta Zumaia arteko itsasertz babestu honek 8 kilometro inguru eta 4.299 hektareako azalera du. Biotopoak, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ekosistema guztien artean geologia, paisaia eta naturaren aldetik oso balio handia duten elementuak ditu.

Besteak beste, itsasertzeko eremuaren geomorfologia aipatu behar da, nazioartean oso berezia delako, baina baita zonaren aldaketa antropogeniko eskasa ere. Interes geologikoa ezohikoa da, bertan dagoen marearteko zabalgunea oso handia baita. Zabalgune hori flysch tertziarioko materialen higadura bereizgarriak eta hain garbi markatzen den Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko trantsizioko tarteak sortu dute.

Geologia-aldien arteko trantsizioek, paisaiak eta naturak berak, Babestutako Biotopo izendatzeko baldintzak eskaintzen ditu, hau da, berezitasuna, bakantasuna, edertasun ikusgarria eta zientziaren aldetik nazioarte-mailan interes nabaria duten formazioak dauden eremua da.

Algorri, Zumaiako Natur baliabideen interpretazio zentroa

·Email:
algorri@zumaia.net 
·Web:
http://www.algorri.eu 

Paisaia eta natura

Fotografía de la naturaleza y el paisaje de Deba y Zumaia

Paisaiaren ikuspegitik, eremu honetan kostaldearen fisiografiak higadura-lagin interesgarriak ematen ditu: haran esekiak, lurraldean barneratzen doazen labarrak eta, batez ere, marearteko zabalgune handia.

Naturaren aldetik duen interesa higadurak sortzen dituen inguruneen aniztasun handian oinarritzen da; horri esker, txoko ekologiko desberdin ugari bereizten dira eta landare- eta animalia-dibertsitate handia ikus daiteke zabalgunearen marearteko zonan.

Flysch

Fotografía de la naturaleza y el paisaje de Deba y Zumaia

Geologia-aldien arteko trantsizioek, garrantzia izugarria dute zientziaren aldetik, biologia-krisi handiak edo planetaren historian ingurumenaren arloan izan diren aldaketak erakusten dituztelako, Kretazeoaren eta Tertziarioaren artekoak, esaterako.

Beraz, geoaniztasunaren kontzeptua biziki nabarmena gertatzen da biotopo honetan, arroka bakoitzak berezko informazioa emateaz gain, bertan aurki daitezkeen arroka multzo ezberdinen informazioa ere oso aberatsa baita.

  • Iruzkina

    2011eko Abuztua 15

    Deba-Zumaia

    EGILEA:
    Gemma

    Ruta que impresionó a todas! Dejamos el coche en Deba. (un fallo que el parquing no tenga tiket de todo el día.) y empezamos el camino hasta Zumaia....impresionante ruta, y vuelta con el topo azul....Un gran dia con la sopresa de la Fiesta Vasca en Zumaia. 

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • 2011eko Uztaila 16

    Flysch Deba-Zumaia

    EGILEA:
    Santi Angulo

    Atzo, Sakoneta-Mandata inguruan ibili ginen. Errota-Berritik abiatuta bidea nahiko ongi zegoen markatua. Mendatako bidegurtzera iristean hainbat seinale ikusi genuen, Itsaspera, Mendatagainera eta GR (gorri-txuriak), baina ez Errota-Berrirantz. Gure asmoa Errota-Berrira Iturritzatik eta Uzkanga baserrietatik itzultzea zen. Bidegurutzean beheraka zihoan bidea hartu genuen, inongo seinalerik ez bazegoen ere. Bide honek bitan egin zuen aurrerago, eta seinalerik ez. Bietatik saiatuta, azkenean erdi galdua atzera egin genuen. Zuen mapan itzultzeko bide hau markatua dago, baina ez dago seinalerik. Azkenean, zeharka ibilita Uzkangaraino iritsi ginen eta han inguruan seinaleak ikusi genituen. Dena den, seinaleak ondo jarri behar dira, bide hasieran eta ez 50 m aurrerago ikusten ez den lekuan edo nahasketa sor daitekeen tokian. 

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 25

    Marearteko zabalguneko bizidunak

    EGILEA:
    Algorri interpretzio zentroa

    Marearteko zabalgunea bioaniztasun handiko ekosistema da, 200 espezie baino gehiago daude. Irudian, ekinodermatuen familiako bi adibide: itsas izarra eta itsas armiarma edo ofiura. 

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • Iruzkina

    2011eko Martxoa 17

    Sakonetako flyscha

    EGILEA:
    Beñat Madina

     Informazio gehiago

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • Iruzkina

    2011eko Otsaila 11

    Flysch

    EGILEA:
    Mikelo

    Zumaiatik Debara egindako ibilaldian... Informazio gehiago

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • Iruzkina

    2010eko Abendua 21

    Zumaia-Deba

    EGILEA:
    Zelaieta Berri Casa Rural

     

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 06

    Visitar el Flysch en barco

    EGILEA:
    flysch.com

    Una fascinante excursión marítima nos permitirá descubrir el importantísimo afloramiento de flysch de Deba a Zumaia, que atesora millones de años de historia geológica en impresionantes acantilados esculpidos por el mar, y que recientemente han sido declarados Biotopo Protegido. * Duración: 1h. 15 min aprox. * Hora: 11:30h * Salida: Pantalán de Txomin Agirre (Zumaia) * Precio: 14 euros (menores de 12 años: 6 euros) * Número de plazas limitado: 40 * Equipo necesario: Ropa adecuada según el estado del tiempo. * Tickets: En las oficinas de turismo de Zumaia y Deba  Informazio gehiago

    ATALA:
    DEBA ZUMAIA

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.