PR-Gi 2004. Ausa-Gaztelu ibilbidea
ARALAR Larraitz - Ausa-Gaztelu - Olariagako saroia - Arkaka

- Iraupena:
- 4 ordu
- Zailtasuna:
- Ertaina
- Desnibela:
- +520/-683 m.
- Distantzia:
- 10,8 km.
- Bide zirkularra:
- Ez
- Ibilbide sarea:
- ARALAR
- Abiapuntua:
- Larraitz
Ibilbidearen deskribapena
Ibilbide honek gerturatuko gaitu Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara, Larraitzeko aisialdi gunetik ez oso urrun eta, bide batez, beste garai batzuetara ere bai. XIII. mendean eraiki zen gotorleku itxurako egitura hau zelatari edo zaindari postu bat zen Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko mugan. Artxiboetako dokumentuetan ageri denez, azienda nafarrak bazkatzen ziren garai haietan Aralarko barrutietan, eta Gaztelako indarrak sartzen ziren haiek bahitzera. Talaiatik, adarren soinua baliatuz, abisua ematen zen aziendak bildu eta tokilasaiago batzuetara erretiratzeko. Panoramika zoragarria da.
Llegados a Arkaka, tenemos diferentes opciones para continuar:
- SL Gi2008. Arkaka - Zaldibia. Distantzia: 3,7km - Denbora: 1h - Desnibel metatua: +25/-80m
- PR Gi 2003 jarraitu Amundarainera iritsi bitartean. Bertan, GR 20 ibilbidea jarraitu Ataungo San Martinera iritsi arte. Distantzia: 5,4km - Denbora: 2h - Desnibel metatua: +310/-318m
- GR 20. Aralarri bira. Bide honek zuzenean Larraitzera bideratuko gaitu, baina honi heltzeko Zaldibiara hurbildu behar gara lehenik. Distantzia: 9,3km - Denbora: 2h 20min - Desnibel metatua: 461/-283m
Larraitzetik aukera gehiago




