TALAIA: Orio - Zarautz
TALAIA 4.etapa

- Iraupena:
- 1 ordu 30 min
- Zailtasuna:
- Baxua
- Desnibela:
- +203/-212 m.
- Distantzia:
- 4,59 km.
- Bide zirkularra:
- Ez
- Ibilbide sarea:
- TALAIA
- Abiapuntua:
- Orio
Ibilbidearen deskribapena
Antzina baleak harrapatzera joaten ziren traineruen moduan, Oria ibaiaren bokalean, hasten da Oriotik Zarautza doan laugarren etapa. Igeldoko sagastiak atzean utzi eta txakolinaren lurraldean sartuko gara, pixkanaka.
Ibilbideak kontraste geologiko handiak ditu. Bidearen erdian, muino baten gainean, itsasora begira dago Mollarria. Asteasuko meategietatik ekartzen zuten minerala, aire-teleferiko batean. Ondare industrial horren arrastoek zutik diraute, eta mundu osotik etorritako ubarroien bizitokia dira gainera.
Handik behera, Zarautz agertzen dago parez pare, eta hango hondartza ikusgarria, surflarien paradisu txikia. Bista pixka bat altxa eta urrutirago erreparatuz gero, San Anton mendiaren soslaiarekin egingo dugu topo, alegia Getariako arratoi moduan ezagunagoa den mendixkarekin. Iñurritzako biotopotik barrena sartuko gara herrian. Dunak, itsaslabarrak, padura,... Guztietarik dago biotopoan. Eta noski, haren ondotik, Zarauzko hondartza luzea, bertako eta kanpoko turista pila, erakartzen dituena.




