Gaztaren ibilbidea. 6.etapa
GAZTAREN IBILBIDEA Etxegarate - Lizarrusti

- Iraupena:
- 5 ordu 40 min
- Zailtasuna:
- Ertaina
- Desnibela:
- +867/-891 m.
- Distantzia:
- 14,5 km.
- Bide zirkularra:
- Ez
- Ibilbide sarea:
- GAZTAREN IBILBIDEA
- Abiapuntua:
- Etxegarateko aparkalekua
Ibilbidearen deskribapena
Geure arbasoek makina bat aldiz egindako bidea da Gaztaren ibilbideko azken etapa hau. Ixilik dauden arren, bidean ikusiko dugun megalito eta tumulu andanak dira horren lekuko. Hasieran, berehala ikusiko dugu Altzaniako pagadia, Gipuzkoako zabalenetako, ezpada, zabalena. Igartzako tumulua, Bernoako trikuharria, Zelatamuño... gu baino milaka urte lehenago bizi izandakoen arrastoen parean, gaztetxoak dira bideko mugarriak. Gipuzkoa alde batean, Nafarroa bestean, gailur artean goaz. Alde guztietara erreparatuta ere, ikusgarria da bista. Eta bat-batean, konturatzeke, Lizarrustira iritsiko gara.
Oharra: etapa honetan pintura markak bakarrik topatuko ditugu seinale moduan.





botoak