gipuzkoako ibilbideak 73(e)tik 66.a

TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
TALAIA 1go etapa

Iraupena:
7 h 15 min.
Zailtasuna:
Handia
Desnibela:
+825/-844 m.
Distantzia:
21,9 km.
Bide zirkularra:
Ez
Ibilbide sarea:
TALAIA
Abiapuntua:
Hondarribiako portua

mide datuak ikusi

Ibilbidearen deskribapena

Hendaiara heltzen den Lapurdiko itsasertzeko bidearen lekukoa jasoz, Talaia bidea Hondarribian abiatzen da Gipuzkoako kostaldea Saturraraneraino korritzeko asmoz. Honakoa lehenengo etapa da: Hondarribia - Pasai Donibane.

Bi herri hauek lotzen dituen 22 kilometro inguruko ibilbidea da. Hala, hasiera eta helmuga-puntua finkatuko duten bi herrien itsaso-kutsuaz gain, Jaizkibel mendiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Era berean, giza-jarduerek eta historiaren hainbat gertaerek mendeetan zehar utzitako aztarnen berri izateko ibilbide aproposa da.

Inguruetako aspaldiko lanbideak, anaien arteko gerrateak, mugen ezarpena, itsasontzien bilakaera eta beste hainbat bitxikeri, Jaizkibelgo ipar-magalak barneratzen dituen errekasto, larre edota lurmutur kirtenekin uztartzen dira. Finean, Gipuzkoako ekialdeko itsasertzak gordetzen duen natura eta kultura-ondarea modu erakargarrian erakusten duen ibilbidea da.

 

 

1 izar 2 izar 3 izar 4 izar 5 izar (248)
botoak
bizipenak (22)
 

Ibilbidearen mapa

Azken iruzkinak

Ikusi iruzkin gehiago
  • Iruzkina

    2010eko Iraila 10

    Zaindu beharreko altxorra

    EGILEA:
    Jon

    Udaren bukaerako egun eder bat lagun, Pasai Donibaneko kale estu eta politen artetik hasi genuen talaia ibilbidea, gure alboan Palovit ontzi merkantea atoiontzien laguntzaz Pasaiko badiara iristear zegoen une berean. Lehendabiziko aldapari ekin bezain pronto lortu genituen egunean zehar aurkituko eta memorian gordeko genituen paisaia zoragarrien ikusmirak. Itsasoaren eta mendiaren arteko hartu-eman baketsua, zaindu beharreko gure naturako bi elementu nagusietarikoen armonia bikaina. Zain ditzagun hurbilen ditugun paraisuak, hauen jabeak eta arduradunak gu guztiok baikara. 

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • 2010eko Iraila 01

    TIERRA Y MAR

    EGILEA:
    Allanabarrancos

    Hoy hemos realizado el recorrido desde Hondarribia hasta Donibane por el sendero los paisajes maravillosos si hay algo que creo que se deberia mejorar son los pasos que se han realizado para evitar que el ganado se escape,son muy incomodos y otra cosa la bajada a Donibane creo que no es apta para todos los publicos. Nota hay un sendero que evita todo esto muy comodo y podria utilizarse como una pequeña variante. 

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 27

    Sigi Saga

    EGILEA:
    Mikel Etxabe Jauregi

    Itsasoa ta mendia hor dijoa talaia ibilbidia, Ametsetan bizia, kantauriren grazia, Itsaslabarreko geologia,konglomeratu ta hareharria! lurmuturreko landareria,itsas pinu, amezti, otadi ta txilardia! Hegaztien hegaldia! Ubarroien murgilaldia! Piraten lapurretia! korsarioen filosofia! Hobe lamiei ez begiratzia! Ederra da Euskararen Herria! Bikain hartzen du bidaiaria. Eta emango dio duen guztia! bidean gazia!  

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 27

    Baga boga

    EGILEA:
    Mikel Etxabe Jauregi

    Arrantzara joan ta afari freskoa lortu! Jaizkibelko txokoak bai aberatsak! 

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • Iruzkina

    2010eko Abuztua 13

    Pasai Donibane

    EGILEA:
    Xabi

    Udara honetan, Pasai Donibanen, belaontzi eder hau ikusteko aukera izan genuen. 

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • Iruzkina

    2010eko Uztaila 30

    Talaia-ren aurkezpena

    EGILEA:
    Gipuzkoa mendiz-mendi mendez-mende

    Uztailak 28an TALAIA ibilbidea inauguratu zen. Eta bidearen zati bat burutu genuen Markel Olano Gipuzkoako Foru Diputatu Nagusia eta Xabier Iturbe, Kutxako lehendakariarekin batera.  

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane
  • Iruzkina

    2010eko Uztaila 29

    Talaiabidea

    EGILEA:
    kutxatube

    El miercoles 28 de julio se inauguró el primer tramo de Talaia, el sendero en la franja costera de Gipuzkoa. El Presidente de kutxa, Xabier Iturbe y el Diputado General de Gipuzkoa, Markel Olano, realizaron el trayecto entre la cala Artzu (Hondarribia) y Justiz (Higuer-Justiz), inaugurando así el primer tramo del trayecto. ... Uztailaren 28an Talaiaren lehen zatia inauguratu zen; Gipuzkoako kostaldeko bidea. Kutxako lehendakari Xabier Iturbek eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok Artzu kalaren (Hondarribia) eta Justizen (Higer-Justiz) arteko ibilbidea egin zuten, bidearen lehen zatia inauguratuz. 

    IBILBIDEA:
    TALAIA: Hondarribia-Pasai Donibane

Zure iruzkina idatzi

Argazkia bidali

Bideoa bidali

  • Numero

OHARRA: Argitaratu aurretik, edukia aztertzen dugu. Gipuzkoamendizmendi.net webguneak eskubidea du edukirik ez argitaratzeko, edukiak ez baditu betetzen orriak zehazten dituen baldintzak.