GIPUZKOAKO

ibilbideak

GAZTAREN IBILBIDEA

Gazta baten moduan, biribila da jarraian proposatzen den ibilbidea. Biribila bere osotasunean zirkularra delako, baina baita ere bere eskaintza biribila delako. Mendiko ibilbide ikusgarriez gain, beste hainbat erakargarritasun ditu. Kultura, natura, historia, gure ekonomiaren bilakaera... guztiak biltzen ditu Gaztaren Ibilbideak. Zati bat dastatzen baduzu, osoa jango duzu ziur.

PASEALEKU IRISGARRIAK

Bide irisgarrien kokapena mapan

Ingurune naturalaz gozatu erabateko kalitate, segurtasun eta erosotasunez eta, batez ere, ziurtatu pertsona guztiek izango dutela naturaz gozatzeko aukera, edozein izanik ere bere adina, egoera fisiko, psikiko edo sensoriala: hori lortzeko, pertsona guztientzako Pasealeku Irisgarri Sarea sortu da. Oraingoz bi daude prest: Aizkorri-Aratz Parke Naturalean Arantzazu ibilibidea eta Aralar Parke Naturalean Larraitz ibilbidea.

TALAIA

Talaia ibilbidea Gipuzkoako mapan kokatua

Egun, Hondarribia eta Pasai Donibane lotzen dituen lehenengo etapa soilik osatuta badago ere, Mutrikuraino iritsiko den ibilbidea da. Zeharkatuko dituen parajetan barneraturiko kresalak lagunduta, Kantauriko putzu txikiak moldaturiko txokoek gordetako ondare eta pasadizoak ezagutzeko parada dago.

AIAKO HARRIA

Aiako Harriko ibilbide-sarea osatzen duten 21 ibilbideen bitartez, Parke Natural honek eskaintzen duen ondarea ezagutu eta disfrutatzeko aukera dago. Luzera eta zailtasun ezberdineko ibilbideak izanik, helburu eta nahien araberako aukeraketa burutzea baimentzen du, edozein motatako beharrak asetuz.

ARALAR

Gipuzkoako Ibilbide sarea

Aralarko Parke Naturalaren azalera aintzat hartuta, eremu erraldoi eta anitz horren ezaugarriez gain, bere historia ezagutu ahal izateko 33 ibilbide proposatzen dira. Horietako bakoitzaren nolakotasun ezberdinak direla medio, jakinmina, aisia, kirola edo bestelako edozein helburu asetzeko moduko bitarteko egokiak dira.

PAGOETA

Pagoetako ibilbideen kokapena Gipuzkoako mapan

Pagoetako Parke Naturalaren azalera erraldoia ez bada ere, barneratzen duen ondarearen aberastasuna oso nabarmena da. Horregatik, Parkearen ikuspegi guztiak jasotzen dituzten 10 ibilbide proposatzen dira, haien bitartez, bai Pagoetaren atal zehatzak zein Parke guztiaren osotasuna jasotzeko aukera dagoelarik.

AIZKORRI-ARATZ

Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak, sasiartean ezkutaturik gordetzen dituen altxorrak aurkitzeko baliabide ezin hobea da. Ibilbide-sarean barneraturiko 14 ibilbideen eskutik, urteetan pilaturiko hautsa desagertarazi eta mota guztietako helburuak asetuko dituen ondarea bistaratuko da.