Edukinara joan | Menu naguzira joan | Ataletara joan

 Nor gara

Markel Olano eta Xabier Iturbe

 

DiputaciĂłn de Gipuzkoa

MENDIZ MENDI MENDEZ MENDE

Web orri honetan topatuko dituzun edukiek beraiek, nor garen eta zein helburu dugun argi islatzen dute. Dena dela, mendiz-mendi, mendez-mende ekimenaren azalpena ondorengo lerroetan laburbiltzen da.

Azken hamarkadotan, naturarekiko jakin-mina handitu egin da gure gizartean eta, horrekin batera, hura babesteko joerak nabarmen indartu dira herritar askoren artean. Izan ere, bizitzaren edozein esparrutan, ezagutzen duguna estimatzen dugu, eta estimatzen duguna babesten.

Oinarri horretatik abiatuta, Gipuzkoako lurraldearekiko dugun ikuspuntu okerra errealitatera hurbiltzeko saiakera egitea ezinbestekoa da. Hirigune handien eta haranen ondoko azpiegituretatik ez gara Gipuzkoa berdeaz jabetzen, eta hark hartzen du gure lurraldearen zatirik handiena.

Izan ere, Gipuzkoa lurralde menditsua da (mendiz-mendi). Gizakia Historiaurretik bizi izan da Gipuzkoako erliebeetan (mendez mende) eta, ondorioz, erliebe horiek giza aztarnez beteta daude (begiratu batean ikus daitezke paisaian), bizitzaz betetako iraganaren isla dira. Edozein bazter natural historiaz beteta dago, eta historia hori ezagutu beharra dago gure lurraldearen oraina interpretatzeko eta, azken batean, gure lurraldeaz gozatzeko.

Naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko erlazio horrek denborarekin errealitate fisiko konplexuak eta antropizatuak sortzen dituenean, Paisaia Kulturalak direla esaten dugu.

 

kutxa

Mendeetan zehar garaturiko jardueren ondorioz, gune ez-hiritarrak, balio hautemangarrien zein hautemanezinen erreserbetan bilakatu dira. Ezagutzeko eta gozatzeko, geure burua eta gu geu —kolektibo gisa— aurkitzeko guneak, hain zuzen ere. Beraz, Gipuzkoako kultur paisaia horiek ezagutzen ditugun neurrian estimatu egingo ditugu, oso baitira ederrak, anitzak eta aberatsak. Eta estimatu ahala indartu egingo da gugan haiek babesteko joera.

Mendiz mendi eta mendez mende ibilita, Gipuzkoak aurrera sendo jarrai dezan nahiko dugu. Eta horretarako neurri zehatz eta eraginkorrak behar dira, neurriko neurriak.

Hori guztia, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak sinaturiko hitzarmenari esker bideratu ahal izango da, bi erakundeek, Gipuzkoako historia eta natura edonoren eskura jarri nahi baitute. Kaletik mendirako bidea erraztuta gure ezagutza orekatu dadin, garena eta duguna gehiago estimatu ditzagun, gure ondare diren natura eta nortasuna babestuta Gipuzkoa sendotzen ari den ustearekin. Horretarako asmo handiko egitaraua abian jarri da: argitalpenak, pasealeku egokituak, itsasertzeko bidexka, parketxeen sarea, ibilbideak eta korridoreak…

Mendiz mendi eta mendez mende ibilita, sendo jarrai dezan Gipuzkoak aurrera.

 

mendiz-mendi mendez-mende sare sozialetan:

  • Facebook
  • Twitter
  • Gure Gipuzkoa
Kutxa Gipuzkoa