Gipuzkoako parketxeak

Iturraran Parketxea"Lorategi botanikoa duen baserria baino gehiago"

Pagoetako Parke Naturalean, natur-ondarea eta baliabideen ustiapena besotik helduta doaz. Hala, bai animalia eta landareen ezagutza, zein denboraren zimurretan galdutako hainbat ustiapenen ulermena helburu duten hainbat jarduera eskaintzen dira. horretarako, erleen mundua, elikaduraren aurpegi eta bide ezberdinak, ekosistemen osagaiak, Agorregiko burdingintza eta errotaritza, gure eskaintzaren oinarrizko edukiak izango dira.
Sarrera
Helduak: euro 1
Haurrak (5-12 urte): 0,5 euro
Bisita gidatua: euro 1

HEZIKETA ESKAINTZA

Goiz bat Pagoetako parke naturalean:


Erleak ezagutzen
(LH 1. eta 2. zikloak)
Erleen zuzeneko behaketa erlauntzen irekierarekin
Ipuinaren jolasa
Erleen produktuen dastaketa Kandelagintza (parketxean)

Iraupena: 3 ordu Salneurria: 3 euro

 

Elikadura eta Ingurumena
(LH 1. eta 2. zikloak)
Zerealak ezagutu eta ogi opilak egin (parketxean)
Elika-piramidearen jolasa
Mendi ibilaldia Agorregira eta errotak lanean ikusi

Iraupena: 3 ordu Salneurria: 3 euro

 

Burdingintza eta Errotaritza
(DBH 1. eta 2. zikloak, Batxilergoa)
Errotaritzaren inguruko ikusentzunezkoa (parketxean)
Burdingintza landu, antzinako lanbideen maketak ikusiz
Agorregiko errotak eta burdinola lanean ikusi

Iraupena: 3 ordu Salneurria: 3 euro

 

Landaretza
(LH 3. zikloa)
Lorategi botanikoan zehar ibilaldia eta ginkana jokua
Basoen jolasa (parketxean)
Unitate didaktikoa landu

Iraupena: 4 ordu Salneurria: 3 euro

 

 


Egun bat Pagoetako parke naturalean:

Pagoetako ekosistemak
(LH 3. zikloa)
GOIZEZ:
Mendi ibilaldia Sagastizabalgo natur
eskolara eta ginkana
Unitate didaktikoa landu

ARRATSALDEZ:
Txokoetako jolasak, animaliak,
landaretza eta geologia aztertuz

Iraupena: 6 ordu Salneurria: 6 euro

 

Pagoetako animaliak
(LH 3. zikloa)
GOIZEZ:
Mendi ibilaldia Sarrolan barna (oreinak,pottokak, betizuak...)

ARRATSALDEZ:
Unitate didaktikoa landu (parketxean)
Hitz sekretuko animaliaren ezaugarriak eta bizilekua ezagutu
Oharra: bazkaria etxetik ekarri behar da

Iraupena: 6 ordu Salneurria: 6 euro

TXANGO ETA EGONALDIAK

1-2 orduko txangoak:

Familiak: helduak 2,5 euro, 5-12 urte 1,5 euro
Taldeak: 2,50 euro
25 lagun baino gutxiagoko taldea: 70 euro

 

Erlategia (1,5 ordu)
Erleen zuzeneko behaketa
erlauntzen irekierarekin
Erleen onurak ezagutu eta naturan duten garrantziaz jabetu

 

Agorregiko Burdinola eta Errotak (1,5 ordu)
Mendi ibilaldia Agorregira
Errotak eta burdinola ikusi
Antzinako bizimodua eta lanbideak ezagutu

 

Pagoetako animaliak (1,5 ordu)
Mendi ibilaldia Sarrolan barna (oreinak, pottokak eta betizuak)

 

 


2-5 orduko txangoak:

Familiak: helduak 5 euro, 5-12 urte 3 euro
Taldeak: 5 euro
25 lagun baino gutxiagoko taldea: 125 euro

 

Iturraran baserria eta Agorregiko Burdinola eta Errotak (3 ordu)
Parkeko ikusentzunezkoa
Antzinako bizimodua eta lanbideak ezagutu
Mendi ibilaldia Agorregira
Errotak eta burdinola ikusi

 

Erlategia eta kandelagintza (3 ordu)
Erleen zuzeneko behaketa erlauntzen irekierarekin
Erleen produktuen dastaketa
Kandelagintza

 

Erlategia eta Lorategi Botanikoa (3 ordu)
Erleen zuzeneko behaketa erlauntzen irekierarekin
Ibilaldia Lorategi Botanikoan
Polinizazioaren garrantzia ezagutu

 

Lorategi Botanikoa: Lau urtaroak (3 ordu)
Lorategi Botanikoan ibilaldia
Landareek klima eta leku ezberdinetara egokitzeko duten gaitasunaz jabetu
Landare aniztasunaz ohartu

 

Kultur paisaia: mendia eta basoa (3 ordu)
Askotariko hartzaile eta interesetara egokitutako mendi ibilaldiak
Landa ingurunera hurbildu
Pagoetako animaliak ezagutu (oreinak, pottokak eta betizuak)
Antzinako bizimodua eta lanbideak ulertu
Gizakia eta ingurumenare arteko elkarrekintzaz jabetu